Abenduaren 17an Domeka Azoka ospatuko da Bergarako Seminarioko patioan. Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Azoka goizeko 11:00tik 14:30era izango da. Lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek.

Kontuan izan azoka lekuz aldatu dela, aurrerantzean, seminarioko patioan izango da (Ibargarai kalean, Aranzadi ikastolaren patioa). Patioak karpa handi bat dauka eta karpa horren barruan kokatuko dira postu guztiak. Hala, eguraldiak ez du azoka baldintzatuko.  

Izena emateko azken eguna abenduaren 12a da, asteartea. Eta merkatuan parte hartuko den ala ez abenduaren 13an, asteazkena, konfirmatuko da e-postaz.

Azokan parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da.