Gizarte Zerbitzuetako arduradunek -Mari Carmen Arrietak, Ander Alberdik eta Xabier Legorburuk- azpimarratu nahi izan dute memoria honen bitartez Gizarte Zerbitzura jotzen duten pertsonen egoera erakutsi nahi dela, eta departamendu honek herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere aditzera ematea, edozeinek beharko balu atea jo dezan.  Horrez gain, azpimarratu zuten Udalaren erantzukizuna dela pertsona hauen bizi kalitatea hobetzea.

2016ko datuei arreta eginda, udalerria %50,31 gizon eta %49,6 emakumek osatzen zuten; eta horien artean 3.443, %23,37 hirugarren adinekoak ziren.

Pertsona hauen jatorriari dagokionez, %7,38 Espainiako Estatu kanpotik etorritakoak ziren. Aurreko urteekin alderatuta portzentaia oso antzekoa da. Horien artean, gehienak (433) Hego eta Ertamerikatik etorritakoak dira. Jarraian, Ipar Afrikatik etorritakoak (236) eta ondoren Europa (212) eta Asia (150) jatorri dutenak.

Langabezia tasari dagokionez, 2016ko abenduan Bergaran %9,56koa zen, Gipuzkoako eta EAEko bataz bestekoa baino txikiagoa. Atzo bertan emandako datuen arabera, %8,32koa da.

Beste datu esanguratsu batzuk ematearren, 2016an RGIren onuradunak biztanleriaren %2,13 izan ziren. Eta mendekotasun mailaren bat zuten herritarrak %4,13.

Gizarte Zerbitzuetan bertan sakonduta, honako beste datu batzuk jaso ditzakegu: Udalak 2016an egin zuen gastutik %10,39, 2.300.000 euro, Gizarte Zerbitzuetara bideratu ziren. Hala ere, nabarmendu beharra dago Enplegu eta Garapenerako bideratutakoa ere poltsa horretatik irten zela.

Gastu hau honela banatu zen: %49,99 hirugarren adinean; %15,33 enpleguan; eta %11,42 dirulaguntzatan. Eta bestelakoetan, gainontzekoa.

Sarrerei dagokionez, Udalak bere fondoetatik %78 jarri zuen. Eta gainontzeko %22 Diputazioak, Jaurlaritzak eta herritarrek jarri zuten.

Zerbitzuari buruzko datuak

2016an 9.593 pertsona artatu genituen. Gugana hurbiltzeko modua aldatzen doa: gaur egun gehiago da telefonoz eta e-postaz. Eta gu ere kasu askotan tramiteak telefonoz edo e-postaz egitea errazten gabiltza.

Artatutako pertsonen jatorriari dagokionez, %72,77 Euskal Herrikoak eta Estatukoak izan dira.

Artatutako pertsonen sexuari dagokionez, %53 emakumeak dira eta %47 gizonak.

2016an guztira 1.756 espediente tramitatu dira.

Gizarte Zerbitzuak lantzen dituen atalen errepasoa

-3. Adina. Espediente kopurua.

Espediente kopurua: 429 (% 24,43)

Generoa : % 65,81a emakumea eta % 34,18a gizonezkoa.

Gastua: 1.150.719,16 €. Departamenduaren aurrekontuaren %49,99.

-Mendekotasuna.

Bergaran 609 pertsona mendekotasun maila desberdinekin, herritarren %4,13.

Horrez gain, herritarren %9,57k, minusbalioren bat daukate.

Laguntza teknikoa eskaintzen zaie.

-Diru-laguntza edo prestazio ekonomikoak.

Gizarte larrialdien laguntza (AES) 145 pertsonek jaso zuten.

Guztira 138.954,20 euro banatu dira: etxe alokairuan, etxe mantenuan eta oinarrizko premiatan.

-Prebentzioa.

Kontsumoak, harremanak eta tratu txarrak aztertu ziren.

Hezkuntzan, aisialdian eta familiatan landu izan da. Guztira 2.711 pertsonekin egin da lana

-Berdintasuna.

16 kasu berri artatu dira. Honako laguntzak eskaintzen dira: psikologiako, juridikoa, dirulaguntzak, seme-alaben arreta....

-Enplegua eta garapena.

Langabezia tasa txikia. Udala garapen sozioekonomikoaren alde apustua egiten ari da, arlo nagusi hauetan indarrak jarriz: merkataritzaren dinamizazioa, enpresen lehiakortasuna eta enpresa berriei laguntzea. 83 espediente tramitatu dira. 

-Adin txikikoei arreta.

64 kasu baloratu dira. Guztira 187 kasu. Gizarte lankidetza ONG + elkarteak. Zenbat proiektu lagundu eta zenbat diru eskaini zaien.

-Gizarte lankidetza.

Gobernuz kanpoko erakundeak eta elkarteak. 

Dokumentu osoa kontsultatu daiteke hemen.