Larunbat honetan, urriak 6, emango zaio hasiera Organo Erromantikoaren XIX. Zikloari.

Aurten ere Azkoitian, Azpeitian (Loiola) eta Bergaran izango dira arlo honetako puntako emanaldiak. Eta, hain zuzen ere, larunbatean bertan Bergaran, Santa Marina parrokian, 19:00etan, emango zaio hasiera zikloari.

Urriak 6ko kontzertuan, Stanislav Surin organo jotzailea eta Helmut Hauskeller ogi-flauta jotzailea arituko dira. Eta urriaren 20an, honako hauek: Loreto Aramendi organo jotzailea, Arv-Vocem abesbatza eta Pedro Miguel Aginaga biolin jotzailea. Bi emanaldiak 19:00etan izango dira, Santa Marina parrokian, doan.

Bestalde, urriaren 28an, ziklo honen baitan, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskolako organo ikasleek kontzertua egingo dute Loiolako basilikan (Azpeitia), 19:00etan.

Ziklo honen helburua da gure ondare diren organo erromantikoei balioa eman, horien balioa ezagutzera eman eta musika esparru zabal eta interesgarri honi lekua egitea.

 

Arloa: