Urtarrilaren 11n, larunbata, Valeria Guglietti artistak 'Zineko itzalak' ikuskizuna eskainiko du Seminarixoan 18:00etan. Sarrera 4 eurokoa izango da.

Valeria Guglietti Argentinako artista bat da, eta itzalen bidez filmeetako pertsonaia ezagunak eta guztiondako ezagunak diren eszenak interpretatzen ditu. Eskuekin soilik, hitz egin gabe, guztion bistan, eta pertsonaiak nola sortzen dituen guztioi erakutsiz; edonori bere itzalekin jolasteko gogoa pizten dio.

Valeria Gugliettik ibilbide oso luzea dauka eta nazioarteko ehunka jaialditan parte hartu du; are gehiago, ikuskizun honek sari ugari batu ditu herrialde askotan.

Arloa: