Udalak jakinarazi du hainbat ospitaletan probak egiten dabiltzala egiaztatzeko snorkle egiteko maskarak baliagarriak diren osasungintzako profesionalentzat. Oraindik ez dute egiaztatu, eta horregatik ez dira inora eraman behar.

Horren ordez, Udalak eskatu die herritarrei halakorik izanez gero 010 edo 092 zenbakietara deitzeko eta jakinarazteko halakorik daukan, kopurua eta berarekin harremanetan jartzeko datuak.

Udaltzaingoak jasoko du herriko datu basea.

Eskerrik asko aldez aurretik!