Urriaren 17an, larunbata, 'Erdaldun berrien kluba' antzezlana Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro. AED elkartearen eskutik, eta Jardunek antolatuta.

Irantzuren klubean gutxi dira lau katu. Eta ez dute sekula saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez dute elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa.

Badakizu zergatik? Irantzuren kluba Erdaldun Berrien Kluba delako eta erdaldun berrien gehienek ez dakitelako erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da euskaldun berria izatea? Egilea Idoia Etxeberria da, eta bakarrizketaren aktorea Olatz Pagalday.

Arloa: