Igandean, urriaren 18an, kontzertua eskainiko du Bergarako Musika Bandak, Udal pilotalekuan 12:30ean.

Covid19ak eragindako osasun egoera aintzat hartuta, eta birusaren hedapena murrizte aldera hainbat jarraibide kontuan izan beharko dituzte entzuleek.

Kontzerturako Udal pilotalekuko edukiera 421 pertsonakoa izango da. Udal pilotalekuko ateak emanaldia hasi baino 45 minutu lehenago irekiko dira. Edukiera betetzen denean Udal pilotalekuko ateak itxi egingo zaizkio publikoari.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, eta saioak irauten duen tarte guztian eduki beharko da jarrita. Kontzertuak irauten duen bitartean Udal pilotalekuan ezingo da jan ezta edan ere.

Udaleko langileek adierazitako jarraibide guztiak jarraitzea eskatzen dizuegu.