Errenta aitorpena egiteko epea zabalduko da laster eta Bergarako Udalak euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera 2019ko errenta aitorpena bergararren %27ak egin zuen euskaraz. Datua hobetu daitekeela uste duenez Udalak oraindik pausoa ematera animatu ez diren bergararrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. 

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude (autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa) eta guztietan erabili daiteke euskara.

Martxoaren 30etik ekainaren 30era aurkeztu behar dira aitorpenak. Hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibideetarako: 943 113 000, Bergarako Ogasuneko Bulegoa (Toki Eder 5) eta gipuzkoa.eus.