Atzo, herrian zehar liztor beltzaren kontrako tranpak jartzen hasi dira. Leku horietan lanean ari direla jakinarazteko kartela ikusgai egongo da. Liztor beltzari aurre egiteko beste pausu bat ematen du horrela udalak, api kopurua murrizteko helburuarekin.

Guztira 50 tranpa jarriko dira, horietatik erdia erdigunean, bertan ibiltzen baita jende gehien eta besteak auzoetan. Langile batek hartu du lanaren ardura eta berak egingo du jarraipen osoa: tranpak jarri, jarraipena egin, datuak bildu eta ondoren tranpak kendu. Behaketa astero egitean da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu, Bergarako Udalak sustatu eta Gipuzkoako erlezainen elkartearekin elkarlanean egiten ari da lana.