Udalbatzak martxoaren 29an 19:30ean egingo du ohiko osoko bilkura. Formatua semipresentziala izango da (Pleno Aretoan egon ahal izango dira Alkateaz gain, EH Bildu eta EAJtik bi zinegotzi, eta PSE-EEkoa. Beste denak, bileran telematikoki hartuko dute parte. Dena den LABIak erabaki honen aurkako zeozer erabakiko balu, bileraren formatua aldatuko da). Udalaren Youtube kanaletik ikusi ahal izango da zuzenean.

Gai-zerrenda:
1. 2021eko otsailaren 22ko aktaren onarpena.
2. Alkatearen jakinarazpenak.
3. 2020ko Bergarako Udalaren aurrekontuaren, Udal Euskaltegiko aurrekontuaren eta Mizpirualde Zaharren Egoitzako aurrekontuaren likidazioak onartuz emandako dekretuen berri ematea.
4. Herriko ostalaritza-establezimenduetan terrazak jartzeko aldi baterako irizpideak zehaztuz 2021eko otsailaren 25ean emandako dekretuaren berri ematea.
5. Gaizka Bolinaga Iturrikastillo (“Euskofuel SL” enpresaren izenean). Tellaetxe 16an gasolindegia eraiki ahal izateko beharrezkoak dituen lurzatiak udalari erosteko eskaera (segregazioa eta kalifikazio juridikoaren aldaketa).
6. Kontuen batzorde bereziaren osaketa.
7. Mendia Bizirik Pol-Pol M.T. elkarteak aurkeztutako mozioa.
8. E.A.J.ren mozioa Bergarako Sortuk egindako adierazpenen inguruan.
9. Eskaera eta galderak.
10. Elena Lete zinegotziaren dimisioa.