Atzo eta gaur udal langileak Usondo parkean segurtasuna bermatzeko hainbat lan egiten aritu dira. Sarrerako atea desmuntatu dute atea lotuta doan harlandua mugituta zegoelako. Konponketak egin bitartean sarrera hesi batekin itxi da.

Hormako ostiko batzuk ere mugitzen direnez bota eta solte dauden zati batzuk ere kendu dira.

Aste Santu ostean beste lan batzuk egitea ere aurreikusita dago, hala nola, horma gaineko hesia aldatu eta horma eta bere gailur eta ostikoak konpondu. Horrela aisialdirako gune hau atseginagoa eta seguruagoa izango da.