Sei artista, sei nortasun, errealitatea sumatzeko sei ikuspuntu. Alabaina, guztion adierazpide artistikoaren oinarrian buztina aurkitzen da. Lehengai horretatik abiatuz sortutako sei proposamen ezberdin aurkezten dituzte.

Horrela aurkezten dute euren burua: “Erakusketa honetako parte-hartzaileak munduko leku ezberdinetatik iritsi ginen Bilbora: Txile, Brasil, Espainia eta Euskal Herria. Zeramikarekiko interesak elkartu gintuen; gizateriaren teknologia zaharrenetarikoa izaki, arte garaikidearen barne, bestelako ikuspegi bat eman nahi izan diogu. Bakoitzak bere errealitatetik. Bakoitzak bere sormen prozesuaren baitan buztinaren materialtasunaren inguruan esploratuz, bere izaeraren arabera erabilera posibleak arakatuz edota bestelako material batzuekin artikulatuz”.

Bakoitzak bere barruak agindutako artelanak sortzen ditu, errealitate ezberdinetatik eratorriak. Emaitza artistiko horiek, elkarrekiko ezberdinak, osotasun berbera osatzen duten zatietan bilakatzen dira. Oinarrian duten lehengai horren bitartez elkar komunikatzen dira, ZA-TI-KA.

 

KATALOGOA

Eranskinak: