Bihar, apirilak 7, Zubieta kalea trafikoari moztuta egongo da goizeko 8:00etatik aurrera, eta lanak amaitu arte.

58. zenbakiko eraikinean egin behar diren eraberritzeko lanetarako itxiko da kalea.

Bolutik jaisten diren ibilgailuek Bideberri aldera hartu beharko dute eta Amillaga kaletik datozenek, aldiz, Matxiategitik erdigunera joateko.

Barkatu eragozpenak.