Ikasturte berriarekin batera Zine klub saioak Seminarixora itzuliko dira. Asteburuetako zine emanaldiak berriz, urrian hasiko dira.

Saioak asteazkenetan izango dira, eta pandemia hasi aurreko ordutegira itzuliko dira, hau da, 20:00etan izango dira zine klub emanaldiak. 

ZinemaOn taldeko kideak gogotsu dabiltza lanean herritarrei programazio interesgarria eskaintzeko asmoz, eta berrikuntzak ere iragarri dituzte.

 

Hona hemen ZinemaOn taldeak Udalarekin batera osatutako iraileko programazioa:

Irailak 8: “Les choses qu'on dit, les choses qu'on fait” (2020), Frantzia. 

Zuzendaria: Emmanuel Mouret.

Irailak 22: “Spy no tsuma (Wife of a Spy-La mujer del espia)” (2020), Japonia. 

Zuzendaria: Kiyoshi Kurosawa.

Irailak 29: “Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowa” ( 2020), Erresuma Batua. Zuzendaria: Julien Temple.

 

Sarrerak: www.seminarixoa.eus helbidean edo leihatilan eros daitezke. Seminarixoko leihatila asteazkenetan 18:00-20:00etara eta emanaldiak hasi baino ordubete lehenago irekiko da. 

Filmen inguruko informazio gehiago: www.seminarixoa.eus helbidean.

Arloa: