Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko egiten dira hizkuntza taldeak. Normalean hizkuntzak ikasten ari direnek, hizkuntza hori praktikatzeko zailtasunak izaten dituztelako.

Autonomoak izango dira taldeak, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta mintzapraktika bideratzeko ere. Taldeak astero arduradun bat izendatuko du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko. Taldeetan sartzeko ez da mailaketa probarik egingo, hasiera batean izena ematen duen edozeinek parte hartzeko aukera izango du (hizkuntza maila edozein delarik).

Taldeak gehienez 7 lagunez eta gutxienez 4 lagunez osatuta egongo dira.

Izena ematea irailaren 30era arte izango da:

-E-mail honetara idatzita: gazteria@bergara.eus

-www.bergara.eus web gunean HIZKUNTZA TALDEAK atalean.