Larunbatean, hilaren 11n egingo da aurten San Martin feria, goizez, 09:30etik 14:30era.

Feriaren kokapena aldatu egin da aurten. Postuak Fraiskozuri plazan eta Ibargarai kalean egongo dira. Seminarioko patioan, berriz, odoloste dastaketa eta gazta lehiaketa egingo dira. Guztira 40 postu egongo dira.

Ferian barazki, fruta eta gazta lehiaketa egiteaz gain hainbat ekoizle etorriko dira beren produktuak erakutsi eta saltzera. Hala nola, foie-ak, gazta, hestebeteak, ogia, gozogintza, kontserbak, eztia, likoreak eta baita garagardo ekologikoak ere.

Seminarioko patioan Bixain, Imaz, Leturia eta Urcelay harategiek eskainitako odolosteak dastatzeko aukera egongo da. Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu bertan jan ahal izateko.

Feria gunera sartzeko derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, eta segurtasun neurriak bete beharko dira. Guneen sarreretan eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da.

Postuen muntaia lanak egiteko ostiral goizez Fraiskozuri plaza eta Ibargarai kalean zirkulazioak mozketak izango ditu. Fraiskozuri eta Ibargarai kalean aparkalekuak libre utzi beharko dira ostiral goizerako.

Feria egunean, larunbatez, 07:00etatik aurrera trafikora itxiko dira.