Osasun neurriak hartuta egin da gaur, irailak 11, San Martin feria Bergaran. 40 postu egon dira Ibargarai eta Fraiskozurin, eta herriko harakinek emandako odolostea dastatzeko aukera egon da Seminarioko patioan.

Hiru lehiaketa ere egin dira. Emaitza hauekin:

Gazta lehiaketa
1. Mausitxa (Elgoibar) 216 puntu.
2. SC Kortaria (Lekaroz)196 puntu.
3. Unai Lekuona (Araia) 187 puntu.
 
Barazki lehiaketa

1. Ezozi Etxeberri Irusta (Soraluze). Saria: 500 euro.
2. Eskubaratz S.Z. (Izurtza). Saria: 450 euro.
3. Mari Karmen Etxeberria Irusta (Bergara) eta Ane Gorosabel Monge (Bergara). Saria: 400 euro.
 
Fruta lehiaketa

1. Urtza Sarrionaindia Atutxa (Igorre). Saria: 500 euro.
2. Jose Lonbide Espiñeira (Aramaio). Saria: 450 euro.
3. Hutsik geratu da.