Asteburu honetan, irailaren 25ean eta 26an egingo da Kultura kalera ekimena. Kultura elkarteek egiten duten lana ezagutzera eman eta herritarrei aurkezteko helburuarekin sortu zen Kultura kalera ekimen hau. Kultura herritarrengana hurbildu, herritarrei erakutsi, herritarrek jakin dezaten zein den Bergaran kultura arloan dagoen eskaintza. Eta behin informazioa edukita, beraien zaletasunekin bat egiten duen elkarterik badago, bertan izena ematera animatzea.

Egitaraua:

Irailak 25, larunbata:
11:00etan eta 12:30ean: Bergara monumentala bisita gidatua (11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz). Izen-ematea www.laboratorium.eus helbidean. Izen-ematea dohainik. Edukiera mugatua, izen-emate ordenaren arabera.

13:05ean: Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza eta Orfeoi gaztearen kontzertua San Martin plazan (euriarekin Seminarixoan). 

19:00etan: Bergarako DBQ taldearen kontzertua San Martin plazan (euriarekin Seminarixoan).

Irailak 26, igandea
10:30ean: Bergara oinez irteera. Irteera Fraiskozuri plazatik. Iraupena: 75-90 minutu. Hilabete honetako dinamizazioa Aspaceri dagokio. Irteeta hau da ikasturtean igandez egingo den bakarra. Informazio gehiago: 943 777 095.

12:00etan:Musika tresnak aurkitzeko prest? Ginkana musikala hiru gunetan: Herriko plazan, Errotalde Jauregian eta Xabier de Munibe Plazan. Bost talde antolatuko dira, banakakoak edo taldeka, parte hartzaileek erabakitzen duten moduan. Izena aurretik eman behar da Musika Eskolan. Antolatzailea: Bergarako Musika Eskola.

12:30etik – 14:00etara: Bergarako kultur taldeen azoka San Martin plazan (euriarekin plazako arkupetan). Elkarte hauek egongo dira: Buztintzale elkartea, Arizondo, Beart, Taila elkartea, Jardun elkartea eta Erraldoi eta kilikien konpartsa.

12:30ean Alai taldearen kantu saioa Bergarako kaleetan.

Etxeetara banatutako iraileko agendan, talde bakoitzaren informazioa dago: egiten duten lana, entsegu edo tailer orduak… eta taldearekin harremanetan jartzeko kontaktua ere bai.

 

 

 

 

Arloa: