Berritze lan mardula egiten ari dira Agorrosingo igerileku txikian (19,00 x 4,70). Orain hamalau urte eraiki zen igerilekua, eta berritze premia handia zuen. Inguruko zeramika eta eskailerak berrituko dira, lurra aldatu...

Irailaren hasieran hasitako lanok amaitzear daude. Aurreikuspena da irailaren 27rako igerilekua berriz erabiltzeko moduan egotea.

2007. urtean zabaldu zen Agorrosingo kirol gune berria. Hainbat berritasun eta sistema berritzaileren aldeko apustua egin zen. Myrtha sistema; altzairu herdoilgaitza, PVC babesa. Azpitik ikusteko aukera ematen dutenak, garbitzeko errazagoak eta erabiltzailearentzako goxoagoak direnak.

Egun igerileku txikian, erabiltzaile libreetatik aparte, honako jarduera hauek eskaintzen dira: haurtxoen igeriketa, igeriketa egokitua, akuagym eta ur gimnasia terapeutikoa.

Berritze lanen aurrekontua 34.600€+BEZa da, eta 10 urterako bermea eman du enpresak.