Olioa jasotzeko edukiontziak aldatzen ari da Debagoieneko Mankomunitatea. Aldaketa honekin herritarrek egindako eskaerei erantzun, eta zerbitzua hobetu egingo da. Orain dela bi urte hasi zen prozesua.

Bergaran 7 edukiontzi egon dira orain arte etxean erabilitako olioa jasotzeko, eta aldaketa amaitzen denean 17 egongo dira. Edukiontzi berdeak zeuden zazpi puntuetan jarri dituzte dagoeneko edukiontzi laranja berriak. Beste 10ak datozen egunetan jarriko dituzte.

Kutsakorra da olioa, eta modu egoki eta arduratsuan jasotzeko aukera handitu egingo da orain. Edukiontzi gehiago egoteak erraztuko du hori, eta baita aurrerantzean edozein potetan birziklatzeko aukerak ere. Izan ere, orain arte ez bezala, etxean daukagun edozein ontzitan bota ahal izango da olioa. Hemendik aurrera, hortaz, ez da pote berdea erabili beharko, eta ez dugu bueltan beste ontzirik jasoko. Olioa botatzeko erabiltzen diren poteak (beirazkoak, metalezkoak, plastikozkoak) birziklatu egingo dira.

Aurrerantzean puntu hauetan egongo dira olioa jasotzeko edukiontziak:

1. Zubiaurre 33
2. Ibarra 13
3. San Antonio 5
4. Ibargarai 28
5. Komenio 2
6. Fraiskozuri 5
7. Oxirondo 3 (azoka)
8. Arruriaga 12 (Burdiñate)
9. Kruz Gallastegi-Bideberri
10. Matxiategi 12
11. Zubieta 30
12. Lizaria 23 (Nafer)
13. Angiozar auzoa
14. Osintxu auzoa
15. Bolu 28
16. Mintegi 3
17. Bidekurutzeta 46 (Erregetxo)

Arloa: