Osasun egoerak baldintzatu duen kaleko bizitza berreskuratzen ari gara pixkanaka. Bergarako Udalak kulturaren aldeko apustua egin du hilabete hauetan guztietan ere, egoerara moldatuta. Orain, egoerak hobera egin du, eta maskarak kenduta, ingurukoen irribarreak ikusteko aukera izango dugu, elkar besarkatu, dantzatu…

Eta, zer hobe hori guztia txarangak girotuta egitea baino? Horretarako aukera egongo da maiatzaren 21ean Bergaran. Izan ere, 11:00etan hasi eta 21:00ak bitartean, herriko kaleetan ibiliko dira hainbat txaranga, kaleak alaitzen, bizitzen, txaranga bizitza baita.

Negu luzearen nagiak kendu, eta udaberriz jantziko dira Bergarako kaleak, Pentekoste jaietarako prestatuz. Bergararrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, harremanak berreskuratzea, jendearekin alaitasuna partekatzera, bizitzera!

Hau da Txaranga egunerako prestatu den egitaraua:

11:00 – 14:00:

  • Kittu taldea
  • Artistas del Gremio (12:00 – 14:00)
  • Orkresta (11:00 – 13:30)

14:00 – 18:00:

  • Gesaltza Txaranga 

18:00 – 21:00:

  • Rockalean
  • Deiadar (Angiozarrera 18:00etan. 19:30ean berriro herrigunera bueltan).
  • Irulitxa

11:00 – 23:30 bitartean 2 food Truck Seminarioko patioan. Bertan eserita mokadutxoa hartzeko aukera.

KARTELA

 

 

 

Arloa: