Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Kioskoen, Ibien eta Taxien tasen  2016ko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø        2016ko urriaren  28tik  2016ko abenduaren 28ra

Lekuak eta medioak:

Ø        Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2016ko abenduaren 28an

Ø        Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§          Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

§          Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu  telematikoen bidez, www.bergara.eus  tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.