Eibarko emakumearen eta bere semearen erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Indarkeria matxistaren azken kasu hauek salatzeko, Eibarko Udalak deitu duten elkarretaratzearekin bat egiten du Bergarako Udalak Martxanterak talde feministarekin batera. Kontzentrazioa gaur, Eibarko Udaletxe aurreko plazan, 20:00etan izango da eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia luzatzen zaie.