2018ko iraileko ez ohiko plenoa

2018 / 09 / 26
  • Eguna: Irailaren 27a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Kreditu aldaketa espedientea.
  3. 19. kreditu aldaketa espedientea.
  4. 2018ko diru laguntzen Plan Estrategikoaren lehen aldaketa.
  5. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazioa: espedientea onartzea eta lehiaketarako deialdia egitea.
  6. Kirol arloko zerbitzuak emateko kontratua luzatzea.
  7. Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren eta Espainiako udalerrien eta probintzien Federazioaren arteko hitzarmena informazioa trukatzeko eta administrazio gaietarako elkarri laguntza emateko.
  8. Gaztañadui 5 helbideko jabekideen eskaera.
  9. Hidalga 10 helbideko jabekideen eskaera.
  10. Euskaraldia: erakunde adierazpena.
  11. Onartutako eskubideei baja ematea.
  12. Aretxabaletako Udalarekin hitzarmena udal bietako gazteriari buruzko azterketa bat kontratatzeko.
  13. Udal langileen ordainsarien igoera.
  14. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2018ko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
  15. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  16. Zinegotzi karguari uko egitea.