2019ko abenduko Ez ohiko plenoa

2019 / 12 / 12
  • Eguna: Abenduaren 17a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Gai zerrendan gai bat sartzea berrestea. Apotzagako auzo alkate berriak bere kargua hartzea.
  2. Alkatetzaren adierazpenak.
  3. Herritarrei arreta egiteko zerbitzu integrala ezartzeko proiektuari babesa ematea eta koordinazio talde bat sortzea.
  4. 2020ko aurrekontua onartzea.
  5. 2020rako lanpostu zerrenda eta plantilla organikoa onartzea.
  6. 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.
  7. Gipuzkoako Gurutze Gorriarekin sinatutako nazioarteko babes eskatzaileen eta onuradunen harrera eta integrazio programa garatzeko lankidetza hitzarmena luzatzea.
  8. Eraikin publikoak garbitzeko kontratazio espedienteari hasiera ematea: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
  9. Dirulaguntza ematea hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko laguntzak emateko programaren barruan.