Abisu horia elurragatik

2020 / 03 / 29

Gaur igandea martxoak 29an hasi eta martxoaren 31ra arteko elurragatiko abisu hori aktibatu du Segurtasun Sailak eta, ondorioz, Eskoriatzako Udalak elur protokoloa martxan jarri du.

Igandea, 29: Elur-kota 1000-800 metro ingurura jaisten joango da. Prezipitazio txikia egingo du, batez ere kantauri isurialdean.  Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 metrora; 0 cm 600-200 metrora.

Astelehena, 30: Goizalean elur-kota 500-300 metrora jaitsiko da. Kantauri isurialdean harri-ekaitzak egoteko aukera. Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 metrora; 0-1 cm 200 metrora.

Asteartea, 31: Elur-kota 300-500 metrora. Aurreikustiako lodierak: 0-6 cm 1000 metrora; 0 cm 200 metrora.

Hori horrela, Udalak elurtetarako prebentzio protokoloa martxan jarri du. Behar izanez gero, gatza botako da eta elurra kentzeko pala daukan traktorea irteteko prest dago.

Elurrarekin edozein behar egonez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri.