Ahalduntze tailerra feminismotik abiatuta

2019 / 12 / 13

Ahalduntze tailerra minfulness praktikaren eta adimen emozionalaren bidez, feminismotik abiatuta.

Hizlaria: Miriam Herbon Ordoñez
Datak: hilean ostiral bat (urtarrilak 10, otsailak 28, martxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15, ekainak 12, uztailak 3, irailak 18, urriak 16, azaroak 6, eta abenduak 11).
Ordua: 17:00 – 20:00
Lekua: kultur etxea
Kuota: 50 €
Apuntatzeko epea: abenduaren 20ra arte, Gizarte Zerbitzuetan
Partaide kopurua: 10-15

Tailer honek urrats bat izan nahi du norbanako zein talde gisako ahalduntze prozesuan. Prozesu horren baitan, tailerrera bertaratzen diren emakumeek hainbat gaitasun, trebetasun eta ezagutza garatu ahal izango dituzte, taldean zein norbanako gisa errazago eta sufrimendu gutxiagorekin moldatzeko.
Saioetan honako hauek landuko dira: sentsazioen, sentimenduen eta emozioen ezagutza, autoestimu osasuntsua indartzea, adimenaren ezaguera eta emozioen kudeaketa; guztia, gure psikearen begirada feminista eta humanistatik.

Metodologiari dagokionez, prestakuntza-tailer hau parte-hartzailea izango da, eta bertan, emakume bakoitzaren esperientzia pertsonala landuko da, ardatz teoriko feministetatik eta psikologia humanista eta feministaren printzipioetatik abiatuta; gainera, horri guztiari meditazioaren praktika gehituko zaio prozesuaren funtsezko tresna gisa.

Saio bakoitzean, hasierako azalpen teorikoaz gain bestelako jardunbideak tartekatzen dira, hala nola, gorputz-adierazpen ariketak, ikus-entzunezkoak, programazio neurolinguistiko (PNL) ariketak, coaching teknikak eta 45 minutuko meditazioa, dagokion gaiaren tratamenduari aplikatua.

Tailerra Miriam Herbón Ordoñezek emango du. Bere curriculum luzean honako hauek nabarmentzen dira: feminista da eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna, tratu txarretan eta genero-indarkerian unibertsitate-aditua, Aukera Berdintasunean eta Garapenerako Lankidetzan unibertsitate-aditua, Gaitasun Pedagogikoan ziurtagiriduna, yoga eta meditazio irakaslea, hazkunde pertsonalean eta barreterapian orientatzailea, eta bai ahalduntze prozesuetan bai emakumeen aurkako indarkeriaren borrokan espezializatua, beti ere sinesmenen aldaketa abiapuntuan jarrita, eta helmugan, maitasun osasuntsua, norberarekiko, eta eraikitzen ditugun lotura guztiekiko