BERBALAGUNAK: ausartu zaitez!

2018 / 10 / 08

BERBALAGUNAk euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.  Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko eta ingurune euskalduna sortzeko lagungarria da Berbalagunetan parte hartzea. Egitasmoan parte-hartzen dutenen esanetan, lotsak eta urduritasunak gutxi irauten du eta ondo pasatzeko aukera egoten da. Gainera doan da.

Astean behin, ordubetez parte-hartzeko konpromisoa hartzen da. Bakoitzak nahi duen egun eta ordutegia aukeratuz, eta ahal dela norberaren gustoko ekintzak eginez: paseoan joatea, pintxopotean, gurasoak eta haurrak parkean egotea, kirola, egoitza…

Berbalagunen taldeak sortzeko “euskara praktikatu nahi dutenak” eta “euskaraz normaltasunez bizi direnak” behar ditugu, beraz, ausartu eta animatzeko gonbidapena denontzako da. Hasierako urduritasunak gaindituta, orokorrean, talde guztietan giro bikaina sortzen baita.

Aurtengo berrikuntza

Eskoriatzako Berbalagunak taldeak aurten Euskaraldiaren olatua aprobetxatu nahi du eta “Ahobizi” eta “Belarriprest” figurak izango dituen talde misto bat sortu nahi dut. Euskara ulertu bai baina hitz egiten ausartzen ez diren “Belarriprestek” aukera izango dute astean behin “Ahobizi” diren beste batzukin elkartu eta eurei euskaraz hitz egiten entzuteko. Talde “misto” hau esperimentala izango da, eta asmoa da aurten “Belarriprest” gisa parte-hartzen dutenek, aurrerago ohiko Berbalagunen taldeetan parte-hartzea.

Izena emateko nahiz informazioa jasotzeko:

Hemen egitasmoari buruz Goienak iaz prestatu zuen dokumentalaren laburpena, bertan Berbalagunetan ibilitako eskoriatzarrak ere agertzen dira:

Ausartu, lotsa galdu eta eman izena, primeran pasatzen dugu!!