Bertan behera biharko 2 ekitaldi

2019 / 11 / 08

Biharko eguraldi txarra eta euri asko iragarrita daudenez, eta ekintzak behar bezala gauzatu ezingo direnez, bertan behera geratu dira honako 2 ekitaldi hauek:

  • ERROSARIO SANTUKO OSPITALEKO BISITA GIDATUA
  • ARDO DASTAKETA

Bisita gidatuaren antolatzaileek, oso interesgarria denez, beste egun batean egingo dutela jakinarazi dute eta eguna erabaki ahala webgune honetan iragarriko da.

Ardo dastaketaren antolatzaileek plazakoa bertan behera utzi badute ere, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Inkernu tabernan Foie pintxoak eta Albariño eta Ribera de Dueroko ardoak emango dituzte dastatzeko.