Bisita gidatua. Indianoek eraikitako herria.

2018 / 04 / 09

Apirilaren 14an, larunbata, eguerdiko 12etan, Eskoriatzako zenbait eraikuntza historiko bisitatuko ditugu. Gurean oso ohikoa den fenomeno bati erreparatuko diogu, indianoen diruarekin eraikitako etxeei hain zuzen: Errosario Santuko Ospitalea, San Pedro eliza eta Gaztañadui eta Zalbidegoitia jauregiak. Gainera, hauetako batean ezkutatuta dagoen altxor bat ere deskubrituko dugu: XIX. mendeko paper margotuak.

Izena emateko: Debagoieneko mankomunitatea (943796463 edo turismo@debagoiena.eus)
Bisitaren hasiera: Ibarraundi museoa.