CVCEPHOTO argazki erakusketa Eskoriatzan

2021 / 02 / 08

Otsailaren 19an  Zaldibar antzokian   CVCEPHOTO argaki erakusketa inauguruko da.  Erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioko irudi irabazleak biltzen ditu.

CVCEPHOTO mendiko jarduerem nazioarteko argazki lehiaketa da, sei urtez Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu duena. Urtero, CVCEPHOTOk mundu osoko zaletu onenak (profesionalak zein afizionatuak) biltzen ditu argazki diziplina ikusgarri eta eder honetan. Eskoriatzan erakutsiko den edizio honetan 60 herrialdetako 500 argazkilarik hartu dute parte, guztira 1.300 argazki aurkeztuz.

Saritutako 20 argazkien artean, mendiarekin lotutako hainbat kirol diziplinetako irudi zoragarriak ikusiko ditugu: mendia, eskalada, mendi bizikleta, parapentea edo slacklin-a. Irudi horien artean, Ohorezko aipamenarekin saritutako 15 irudi eder eta  lehiaketako irabazi duten beste argazki hauek ere ikusi ahal izango ditugu:

  • Lehen saria – Ricardo Alves (Portugal)
  • Bigarren saria – Vladimir Kochkin (Errusia)
  • Hirugarren saria – Mikael Helsing (Espainia)
  • BMFF Poster saria – Sandi Bertoncelj (Bielorrusia)
  • FIFAD Poster saria – Ralf Gantzhorn (Alemania)

Natura zein argazkilaritza zaleen, zein publiko orokorraren gozamenerako irudi bilduma.

Erakusketa Zaldibar antzokiko sarreran egongo da ikusgai, otsailaren 19tik 28ra.