Eta orain, begiratu beste alde batera

2018 / 04 / 10

Nerabeen artean ematen den substantzien gehiegizko kontsumoen inguruko hitzaldia izango da. Abiapuntua, Aretxabaletako UDA kirol elkarteak eta Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalak elkarlanean San Juan de Dios Ospitalearekin hasitako esperientzian dago.

Aipatutako proiektuak “Nerabearen garapen positiboaren eredua” hartzen du erreferentziatzat. Eredu horrek nerabearen ongizatean jartzen du ardatza, eta ongizate pertsonala eta soziala izateko beharrezkoak diren trebetasunak, jokaerak eta gaitasunak lantzea du helburu.

Gurasoen eskuhartzeari arreta jarriko zaio. Izan ere, familiak nerabeengan eragin handia dauka, bertan ezartzen baitira ohiturak, arauak eta trebetasunak. Familiak dauka gazteak etorkizunean izango direnaren giltza eta nerabeen ongizatean eragiteko gaitasun handiena.

Testuinguru horretan, gaiei horiei buruz hitz egiteko eta zalantzak eta kezkak partekatzeko San Juan de Dios ospitaleko teknikariak izango dira hitzaldian azalpenak ematen, Emilio Martin psikologo klinikoa arituko da.

Apirilaren 18an izango da, Zaldibar Antzokian arratsaldeko 6etan. Hitzaldia irekia den arren izena ematea komeni da antolakuntza lanak errezte aldera. Hitzaldia, gazteleraz izango da.

Izena emateko idatzi edo deitu telefono honetara edo bete ondoko formularioa:

Emailez: gazteria@eskoriatza.eus
Telefonoz: 943714688
Formulario bidez