EUSKARALDIAn euskara gehiago hitz egin da

2018 / 12 / 19

Euskaraldiaren eragina neurtzeko 4 galderako inkesta publikatu zen webgune honetan eta 190 pertsona izan dira galdeketa hori erantzun dutenak, hain zuzen ere Euskaraldian parte-hartu duten 801 eskoriatzarren %23,72a.

Erantzun horietan oinarrituta atera diren ondorio nagusiak hauek dira:

  • Euskaraldiak iraun duen 11 egunetan, lehen baino gehiago hitz egin da euskaraz.
  • Rolari dagokionez heren batek rola kostata bete ahal izan du eta bi herenek, berriz, ez dute rola betetzeko arazorik izan.
  • %80ak hizkuntza ohituraren bat aldatu ahal izan du eta aldaketa gehienak honako eremuetan eman dira :
    1. Lankideekin
    2. Merkatariekin / ostalariekin
    3. Ezagun batekin edo batzuekin
  • Portaerari dagokionez, %70ak lehenengo hitza euskaraz egiteko portaera bete du eta eragin txikiena sare sozialetan izan da.

4 galderei emandako erantzunak honako grafiko argigarritan ikus daitezke: