Gabonetako ekitaldiak hasteko prest

2019 / 12 / 18

Negua eta Gabonetako ospakizunak gertu, asteburu honetan hasiko dugu egun berezi hauetarako antolatu ditugun ekintzen agenda bete-betea.

Larunbat honetan Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua -musika bandarekin- izango da, eta hortik aurrera, eta urtarrilaren 6ra arte, programa zabal bat dago: Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an, umeentzako parkea kiroldegian, ekintzak ludotekan, gazteentzako filmak Zaldibar antzokian, ekintzak gaztelekuan, urte amaierako Silbestradie lasterketa, eta nola ez, Ekialdeko magoen etorrera.

Eskoriatzako Udalak herritarrak gonbidatu eta animatu nahi ditu antolatutako ekintzetan parte hartzera eta jai zoriontsuak eta urte berri ona opa die.

Gabonetako egitaraua