Ipuin kontaketa ingelesez Zaldibar antzokian

2017 / 07 / 06

Datorren astelehenean, Arrasateko Mondragon Lingua akademiaren eskutik  hainbat haurrek, ipuin kontaketa bat ingelesez ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.

Ipuin kontaketa  Zaldibar antzokian izango da, arratsaldeko 15:00etan Lehen hezkuntzako lehen mailako haurrei zuzenduta egongo da emanaldia, eta arratsaldeko 16:00etan bigarren eta hirugarren mailakoei.

Story telling: around the world da saioaren izenburua eta Mondragon Linguako irakasle batek zuzenduko du. Egitasmo honen bitartez Mondragon Linguak hizkuntza irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren alderdi ludikoa sustatu nahi du.