Iraileko ohiko plenoa

2016 / 09 / 23
  • Eguna: Irailaren 27a, asteartea
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzeko.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  4. Idazkari-kontuhartzaileak jarritako eragozpenak, 2016ko bigarren hiruhilekoan.
  5. “Bertso eskola” zerbitzua esleitzea.
  6. Onartutako eskubideei baja ematea.
  7. “Gazteleku” zerbitzuaren kontratua luzatzea.
  8. Taxi zerbitzuaren tarifa urbanorako proposamena 2017. urterako.
  9. Eskoriatzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzak emateko araudia onartzea.
  10. Galde – eskeak.