KZgunearen urrutiko laguntza zerbitzua

2020 / 04 / 01

KZguneko zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dute zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiluan eta abarretan.   Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman dezakete senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek ohiko kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diete KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke.