Lan eskaintza Eskoriatzako udalean

2020 / 10 / 14

Eskoriatzako udalak 3 pertsona kontratatuko ditu 2020ko Enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan.

Bi peoi lurperatzaile eta gizarte langile bat kontratatuko dira. Peoiak 4 hilabetez egongo dira lan jardun osoan eta gizarte langilea 6 hilabetez lan jardun erdira.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 22an bukatzen da eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

•Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
•Eskoriatzako Udalean erroldatua egotea (peoien kasuan) gizarte langilea bailaran erroldatuta egotearekin nahikoa da.
• Enplegu Planak jasotzen dituen betebeharrak.

Informazioa eta izen ematea: Lanbide  943023860

Peoi lurperatzailea: Referentzia: 162020006608

Gizarte langilea  Referentzia: 162020006613