Maite Peña diputatua ostegunean Eskoriatzan

2017 / 12 / 11

Eskoriatzan bizikidetza hobetzeko helburuarekin gauzatu den “Zurrumurrurik ez!” egitasmoari amaiera emateko, abenduaren 14an, osteguna, bi hitzaldi egongo dira.

Lehena gizarte zerbitzuetako teknikariek emandakoa izango da, eta dira laguntza sozialei buruzkoa izango da. Informazioa ezagutu, galderak egin eta zalantzak argitu nahi dituen edonork hitzordua arratsaldeko 17:00etan izango du Ibarraundi museoan.

Bestalde, ostegunean bertan, Gipuzkoako Foru Diputatua de Maite Peñak “Gizarte Politika Gipuzkoan” hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi hau ere Ibarraundi museoan izango da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da, erabat irekia da eta interesa duen edonork izango du parte-hartzeko aukera.

Eskoriatzako Udalak herritarrak bi hitzaldietan parte-hartzera gonbidatu nahi ditu, hain zuzen ere zurrumurruei aurre egiteko modurik egokiena informazioa zuzenean eskuratzea baita.