Martxoan bertan behera geratu zen astronomia tailerra apirilean egingo da

2018 / 03 / 23
Martxoan bertan behera geratu zen astronomia tailerrak, Eguzkiari buruzkoak, badu data berria, apirilaren 22an, 17:00etan, egingo da Kultur etxean.

Aranzadi zientzia elkartearekin batera astronomiari buruz antolatu diren tailerretatik hirugarrena eta azkena izango da, eta gaia Eguzkia izango da.

Tailer honetan gauza asko ezagutuko ditugu eguzki sistemari eta Eguzkiari, gugandik gertuen dagoen izarrari, buruz. Eguzkiaren zikloei buruz hitz egingo dugu, barne funtzionamenduari buruz, aldaketa horiek zer nola eragiten dioten Lurrari edo zergatik sortzen diren aurora borealak poloetan; eta hobeto ulertuko ditugu eguzki sistema edo planeten mugimendua bezalako kontzeptuak.

Tailerean eguzkia behatzeko tresnak erabiliko dira eta eguzki erloju bat egingo da.

Prezioa 5 eurokoa da parte hartzaile bakoitzeko, eta 8tik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, nahiz eta horrela gura izanez gero, nagusiek ere lagundu diezaieketen.

Tailer honetarako plazak mugatuak dira, eta nahi duenak zuzenean eman dezake izena Kultur etxean edo 943-71 46 88 telefonora deituz.    Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ez 18:00etan, aurrekoak bezala, eguzkia altuago egongo baita eta, eguraldiak laguntzen badu, errazagoa izango baita bera behatzea.