Mendiola eta Lete arteko bidea itxita

2019 / 09 / 04

Gaur hasiko dira Mendiola eta Lete arteko bidean konponketa lanak, hain zuzen ere:  jausita dagoen bide zatia kendu eta berriro hormigoia botatzea, bidea ondo eusteko zutabeak sartzea eta urak ondo bideratzea.

Lan horiek bi astean egitea aurreikusten da, beraz, gaurtik hasita eta bi astez bidea itxita egongo denez, erabiltzaileei jakinarazten zaie ezin izango direla bertatik pasatu.

Barkatu eragozpenak.