Osasun zentroetara joateko gomendioak

2020 / 05 / 18

Osasun zentroetara eta Debagoieneko ospitalera joateko paziente eta hauen laguntzaileei zuzendutako gomendio orokor batzuk argitaratu ditu Osakidetzak.

Sukarra, arnas sintomak (eztula, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna) badituzu, usaimena edo gustua galdu baduzu, edo COVID-19a diagnostikatutako pertsona batekin isolatuta edo kontaktu estuan egon bazara, telefono bidezko kontsulta egin eta ez joan osasun-zentrora edo ospitalera, Larrialdietara joan behar ez baduzu behintzat.

  • Ospitala: 943 03 53 00
  • Eskoriatzako osasun zentroa: 943 71 44 52

Bakarrik joan ezin baduzu, laguntzaile bakarra eraman (Covid sintomarik ez duena).

Ohar hauek pazientearentzat eta laguntzailearentzat dira (laguntzaile bakarra)

  • Eskuen higienea egin, bai ospitalera iristean, bai handik irtetean, bai eta gainazal komunak ukitu ondoren ere.
  • Eskularruak jantzita badituzu, kendu, eta eskuen higienea egin.
  • Osasun-zentrora segurtasunez joateko: etxetik maskararekin atera, eskuen higienea egin eta segurtasun-tartea gorde.
  • Maskara ondo jarrita eraman, sudurra eta ahoa une oro estaliz:

• Maskarak balbularik gabekoa izan behar du
• Maskara ezin dute erabili 2 urtetik beherako haurrek, arnasa hartzeko arazoak dituztenek, konorterik gabe edo ezgaituta daudenek edo maskara laguntzarik gabe kendu ezin dutenek
• Ez ukitu aurpegia eta maskara

  • Osasun-zentrora segurtasunez joateko: etxetik maskararekin atera, eskuen higienea egin eta segurtasun-tartea gorde.
  • Gainerako pertsonekiko 2 metroko distantzia gorde une oro.
  • Ez agurtu elkar ukituz
  • Ezarritako orduan joan
  • Igogailuan erabilera mugatzeko arauak errespetatu
  • Debekatuta dago zentroko instalazioetn paseatzea.

Ospitalizazio-aldian, aurrekoaz gain

  • Pazienteak maskara ken dezake bere gelan dagoenean.
  • Logela partekatuen kasuan, pazienteek segurtasun-distantzia mantendu behar dute; banaketa-errezelek itxita egon behar dute, eta beste paziente batzuekin partekatzen diren logelako eremuetan jarri behar da.
  • Ezingo da gelatik irten, medikuak aginduta ez bada.
  • Kasu horretan, maskara ondo jarrita atera beharko da.
  • Paziente bakoitzak laguntzaile bakarra hartu ahal izango du (beti pertsona bera); laguntzaileak maskara ondo jarrita eraman beharko du eta eskuen higienea egin beharko du maiz.
  • Covidarekin bateragarria den sintomatologiarik badu, ospitaletik irten beharko du maskara jantzita, eta telefonoz jarri beharko du harremanetan bere osasun-zentroarekin.

Informazioa PDF