Ostiral arratsaldean errepidea moztuko da erdigunean

2018 / 03 / 22

Bihar, martxoak 23, Arizmendi ikastolak antolatutako Kross solidarioa egingo da Eskoriatzan, Baionako Etxepare Lizeoaren alde. Krossa plaza, San Juan kale eta Aranburuzabala bitartean egingo da eguerdiko 14:00ak eta 19:00ak bitarte, beraz erdiguneko trafikoan hainbat aldaketa egin beharra egongo da, eta hauek izango dira aldaketa nagusiak:

  • 14:00 – 19:00 bitartean Antsoategiko biribiletik Arbiñosteko bidegurutzera bitarteko erdiguneko errepidea autoen trafikorako itxita egongo da.
  • 14:00 – 19:00 bitartean Bolibarko errepidea ere, kale nagusitik Dorletako bidegurutzerainoko bide zatian hain zuzen, autoen trafikorako itxita egongo da.
  • Autobusetan ez da inolako aldaketarik egingo, betiko lekuan eta betiko orduetan hartu ahal izango dira.
  • San Juan kalea, Hidalga eta Jose Aranan garajea daukaten erabiltzaileei eskatzen zaie 14:00-19:00 bitartean garajeetatik autorik ez atera eta sartzeko. Larrialdi edo derrigorrezkorik gertatuko balitz, antolatzaileekin hitz egin beharko dute lasterketa arteko tartean maniobra egin ahal izateko.

Zalantzak edo bestelakoak argitzeko: 943 71 45 32 (udaltzaingoa)

Krosaren ordutegia

  • 14:20 –  Ikasleen kross-a.
  • 15:30 –  Karaokea
  •  16:30 –  Jolasak, eskulanak eta tailerrak
  •  17:30 –  Ekitaldi nagusia
  •  18:00 – Herri krossa. Dorsala 1 €.
  •  18:30 – Kalejira, Arizmendi eta Etxepare ikastoletako ikasleak elkarrekin sortutako animazioan.