San Pedro jaiei buruzko bilera online

2020 / 05 / 21

Datorren astean,  maiatzaren 28an, osteguna, 17: 30ean, San Pedro jaien inguruko bilera bat egingo da on-line; izan ere,  San Pedro jaiak  bertan behera utzi badira ere, ez da baztertzen egungo egoeretara egokitutako ekitaldi alternatiboak egitea.

Bilera irekita dago parte hartu nahi duten guztientzat. Horretarako, aldez aurretik eman beharko dute izena, bilerarako esteka bidali ahal izateko. Bilerara, aipatu bezala, on-line egingo da.

Parte hartzeko izena emateko posta elektronikoz edo WhatsAppen bidez egin daiteke, eta  bertaratzerik ez duten baina ekarpenak egin nahi dituzten pertsonek kanal berdinak erabili dezakete.

  • Posta elektronikoa: kultura@eskoriatza.eus
  • WhatsApp: 650 49 51 66