Scape Room ludotekan

2020 / 10 / 20

Urriaren 31an, larunbatean ,Scape Room bat antolatu dute ludotekan.

8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza izango da (LH3-LH6). Haur guztiei zabalik dago, bazkide eta bazkide ez direnei. 45 minutuko iraupena izango du frogak. Parte hartzaileek proposatzen zaizkien erronkak eta frogak gainditu beharko dituzte Scape Roometik onik irten nahi badute.

Arratsaldeko 16:00etan hasi eta 20:00etan amaitzea aurreikusten da. Talde batetik bestera, 15 minutuko etena egingo da lokala desinfektatzeko.

Talde txikietan eramango da aurrera ekintza, gehienez 6 haurrez osatuta egon beharko du taldeak eta gutxienez 4 haurrez. Elkarrekin maíz egoten diren lagunak osatzea proposatzen dugu. Horregatik, izen ematea ere taldeka egin beharko da, ludotekan edo whatsapp bidez.

Scape Room-ean parte hartzeko izen ematea urriaren 20tik aurrera zabalduko da. Hona hemen:

  • Tortolis ludotekan, Santa Ana 19. 16:45-19:15
  • Whatsappez 688 601 374