BITXIGILE EGUN BATEZ. HABIAN! hazitegian “KORAPILOAK” TAILERRA emango du Jone Tabernak, koilareak egiten ikasteko aukera ederra

Dentro del programa Habian! se realizará un taller para crear collares de tela y cuerda el día 4 de octubre, viernes, a las 18:00 en el edificio Torrekua de Errenteria. El taller lo impartirá Jone Taberna Estomba, joyera, ilustradora y diseñadora. Además de conocer el proceso de fabricación, las personas que participen se llevarán a casa el collar elaborado con sus propias manos.

 

 

korapiloak eusk 2019

 

Zer ikasiko dugu

Jonek “torrija” izenarekin bataiatu zituen soka eta oihalezko koilareak nola egiten diren ikusi eta bat fabrikatzeko aukera izango du parte-hartzaileak. Korapilo eta tolesduraz, silikona pistolen laguntzarekin norberaren gustuko koilarea sortzea da asmoa.

Teknikaz gain, kolore eta testuren konposaketa jarriko dira praktikan, parte-hartzaile bakoitzaren diseinua bakarra izan dadin. Objektu artistiko janzgarri bat izatea baita piezen helburua; torrijak ogi zaharrarekin moduan, oihal birziklatuekin egin daiteken gauza atsegingarria.

Kolaire eder batekin egin duzu etxerako itzulia, zuk zerorrek diseinatu eta egina!

 

Hartzaileak

Tailerrean parte hartzeko ez da ezaguerarik behar, eskulanak gustuko dituen gazte edo helduarentzat zuzendua dago eta gehienez 10 lagunek hartuko du parte (gutxienez 7).

 

Prezioa

Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza du ikastaro honen antolakuntzarako eta horiek horrela, tailleraren prezioa 10,00 eurokoa izango da.

Non eta noiz

Noiz: 2019ko urriaren 4

Non: Torrekuan, lehen solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza z/g)

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

 

Izen-ematea

Izena emateko epea urriaren 3an edo ikastarorako 10 plazak betetzen direnean amaituko da, izen-emate ordenaren arabera.

Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta

 

Ezagutu Jone Taberna

Lesakako mendi batean sortu zen Jone. Bartzelonan Arte Ederretan lizentziatu eta bitxigintza ikasi duen diseinatzaile eta ilustratzaile honek, euskarri ezberdinetan irudikatu du bere sormena. Ilustrazio lanak egiten ditu, kamisetak diseinatu, kolaborazioak egin eta egun, bere izena daraman bitxigintza proiektuan dago batik bat zentratua. Bitxi eta ilustrazioaren munduak uztartzea du helburu metalezko kolekzioekin. Oihalezko koilareen proiektua (marrazteari atseden bat eman nahi izan zionean sortua) izan zen bitxigintzaren mundura bultzatu zuena.

Habian! hazitegiko bitxigintza tailerrean garatzen ari da bere lan eta proiektua.

Bere lana hemen ikusgai: https://jonetaberna.com/

 

Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz

Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! ekintzailetza inkubagailua jarri zen martxan eta ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute.

 

+ Tailerrak

“Korapiloak” ikastaroan ezin baduzu parte hartu, ez kezkatu. Hurrengo hilabeteetan HABIAN! inkubagailuak gehiago eskainiko ditu, besteak beste, honakoa:

Azaroa

Ainhoa Redondo-Irudiak familian

 

Edozein argibiderako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

 

 

 

 

 

 


Oarsoaldea