50/50 proiektuak eskualdeko 4 ikastetxe saritu ditu Oarsoaldean energia-eraginkortasunean laguntzeagatik
Los centros Karmengo Ama Herri Ikastetxea, Elizalde Herri Eskola, Lezo Herri Eskola, Cristobal Gamon Ikastetxea han sido los beneficiarios.
Ostiralean 50/50 txekeak entregatu zaizkie energia-eraginkortasunarekin zerikusia duen proiektuan parte hartu duten Oarsoaldeko 4 herri-ikastetxeei. Nolanahi ere, eskualdeko energia planak aurrez ikusten dituen sentsibilizazio-jardueratan kokatuta dago.
Argazkian, Naroa Iturri, ekitaldiari hasiera ematen.
Argazkian, Iñaki Puga, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Teknikaria.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak finantzatzen du eta ohitura-aldaketak sustatu nahiz urruneko alderdi modura energiaren pertzepzioa aldatzeko tresna da. Aldi berean, proiektu honekin jardun-tarte txikiaren ideia baztertu nahi da.
50/50 Karmengo Ama herri ikastetxe, Elizalde herri eskola, Lezo herri eskola eta Cristobal Gamon ikastetxean gauzatu da. Ikasturtean lortutako aurrezkiaren % 50 ikastetxeari itzultzea izan du oinarri, ikastetxeak erabaki dezan zertan gastatu. Gainerako % 50 eskualdeko udal bakoitzak ikastetxeetan bertan aurrezkia eta energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertitu du. Ikasturtean zehar, ikastetxeek, energia-taldea sortuz, ohiturak aldatuta kontsumoak hobetzeko jarduerak eta ekintzak abian jarri dituzte. Izan ere, xede horrez, energia-taldeetan eskola-erkidego guztia ordezkatua egon da: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezaina eta familiak.
Ikastetxeek garatutako ekintzei esker, udalek ondorengoak aurreztu dituzte: 3.712,6 euro, Pasaiako Karmengo Ama herri ikastetxearen kasuan; 7.443 euro, Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxean; 4.317, 10 euro Lezoko herri ikastetxean; eta 3.062,3 euro, Oiartzungo Elizalde herri eskolaren kasuan.
Energia eta ura eraginkortasunez kudeatzean, gastuak ondore garrantzitsuak ditu, bai ingurumenaren eremuan, bai ekonomiaren arloan. Oarsoaldearen ordezkaritzapean dauden udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gastu arruntari dagokion aurrekontuaren % 50 da gutxi gorabehera. Diru horretatik, ikastetxeak udalen gastu guztiaren ia % 10 dira.
Baina garrantzitsuena ez da CO2-ren igorpenak murrizteko eta ekonomikoki aurrezteko proiektu honek duen ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Nolanahi ere, gero eta premia handiagoa dago honakoa ulertaraztea: baliabideak nahitaez arrazionaltasunez erabili behar direla.
Ekitaldi honetan lau ikastetxeetako (Karmengo Ama herri ikastetxea, Pasaian; Elizalde herri eskola, Oiartzunen; Cristobal Gamón, Errenterian; eta Lezo herri eskola, Lezon) ordezkariak, esperientziaren protagonistak, egon dira eta hurrengoek babestu diete: Iñaki Pugak (Aldundia. Ingurumen teknikaria) eta Nieves Lazcanok (Aldundia. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia).
Halaber, bertan izan dira honako ordezkari politikoak: Eneko del Amo, Errenteriako Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria; Itziar Ostolaza, Errenteriako Udaleko zinegotzia; José Manuel Ferradas Freijo, Errenteriako Ingurumen zinegotzia; Miguel Ángel Sánchez, Lezoko Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria; Jose Ángel Sánchez, Lezoko Udaleko zinegotzia; Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariaren ordezkaria; Nahikari Otermin, Pasaiako Udaleko zinegotzia eta Oarsoaldea Garapen Agentziako kontseilaria. Ekitaldian partaidetza osatzeko udaletako teknikariak, baita garapen agentziakoak eta Ecolokalekoak ere egon dira. Azkenekoa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta energia-eredu berriaren aldeko plataforman parte hartzen du. Aurrekoaren harira, laguntza teknikoa eskaini dio proiektuari.
Laburbilduz, horiek guztiek ekitaldian parte hartu dute Errenteriako Reina aretoan.
Ángel Ruiz Ecolocaletik, ikastetxeetan proiektua dinamizatzeaz arduratu direnak.