67ra iritsiko dira Errenteriako Udalak enplegu planen bidez aurten egingo dituen kontratazioak

En los últimos 4 años el Ayuntamiento ha destinado casi 3 millones de euros a planes de empleo contratando a 156 personas. El objetivo con estos 500.000€ que se destinan ahora es seguir profundizando en esta línea y se contratará el mayor número de personas de los últimos años. En todos los casos será Oarsoaldea quien gestionará las contrataciones.

 

 

Udalak hiru enplegu plan ditu martxan, eta urtea amaitu aurretik 63 pertsona kontratatzea espero du horien bidez: Gazte Enplegu Plana, Ohiko Enplegu Plana eta Talka Enplegu Plana.

 

Gainera, enplegu planen baitan Udalak lau kontratazio egin zituen udan. Beraz, 67 lanpostu dira, denera, 2019ko enplegu plana osatzen dutenak. Horrek aurreko urteekiko igoera nabarmena suposatzen du, 2015ean 43 pertsona kontratau baitzituen, 2016ean, 39; 2017an, 36; eta 2018an, 38.

Enplegu planen helburuak dira langabezia tasa murriztea – Errenterian % 10,8koa da – eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Hortaz, onuragarriak izango dira langabeziak intzidentzia handien duen taldeentzat.

Kontratatuko diren pertsonetatik 44 Udalak kontratatuko ditu, Oarsoaldea Garapen Agentziak, 11; eta hirugarren sektoreko entitate edo elkarteek, beste 8. Kasu guztietan Oarsoaldeak kudeatuko ditu kontratazioak, eta kontratuen iraupena hiru eta zortzi hilabete artekoa izango da.

Programan parte hartzeko lehentasuna izango dute DBE-aren (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) titularrek, Lanbiden gutxienez 6 hilabete izena emana daramaten 45 urtetik gorakoek, 55 urtetik gorakoek, iraupen luzeko langabeek, 35 urtetik beherakoek eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonek.

Deialdi guztiak Lanbidek egingo ditu, eta, ondorioz, interesa duten pertsonek enplegu zerbitzuak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte: eskualdean erroldatuta egotea azken lau urteetan (Gazte Enplegu Planen kasuan, Errenterian), langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta azken sei urteetan enplegu planetan parte hartu ez izatea. Hori dela eta, garrantzitsua da parte hartu nahi dutenek Lanbiden alta ematea, ez badute aurretik egin.

Enpresei dirulaguntzak ematea kontrataziorako

Orain arte aipatutako planez gain, eskualdeko lau udalek parte hartzen dute egitasmo batean non, enplegu planen bidez, dirulaguntzak bideratzen dizkieten Oarsoaldeko enpresei eskualdeko pertsonak kontratatu ditzaten. Aurten 47 pertsona langabe kontratatzeko diru-laguntzak bideratzen ari dira egitasmo honen bitartez, inoiz baino gehiago.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Oarsoaldea Garapen Agentzia.

Olibet, 6, Errenteria.

943. 510.200

olibet@oarsoaldea.eus

 

enpleguplanakerrenteria

 


Oarsoaldea