Kuxkuxeroak saioak Oarsoaldean. Azaroaren 8an, Miren Arrieta izango da Lezon

Miren Arrieta, de la serie Go!azen, ofrecerá hoy, 8 de noviembre, a las 19:30 horas, el primer programa del proyecto Kuxkuxeroak en Oarsoaldea. La cita será en la sala de gimnasia de la escuela de Lezo. No será necesaria la inscripción previa, existiendo la posibilidad de acceso hasta que se cubran las plazas.

 

 

Egitasmoko bigarren saioa Errenterian izango da azaroaren 15ean eta bertan Nerea Eizagirre Realeko jokalaria izango da gazteekin solasteko prest. Azaroko azken saioko gonbidatua ere Eizagirre izango da, Pasaian egongo baita azaroaren 29an. Huntza taldeko musikariak berriz, Oiartzungo Gaztetxean bilduko dira gazteekin azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 17:00etan.

 

Kuxkuxeroak egitasmoak gazteen euskararen erabileran eragin nahi du erreferentzialtasuna landuz, eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean arituz, naturaltasunez eta  euskaraz. Bereziki 12-16 urte arteko gazteei zuzendu arren, ez zaio inori sarrera itxiko.

Hedabidetan agertzen diren pertsonaiak (aktoreak, musikariak, kirolariak) gazteentzat eredu izanik, euren portaerak kopiatzeko ohitura izan ohi dute. Pertsonaia horiekiko hizkuntzaren erreferentzia euskara izatea, gazteen artean euskararen erabilerari laguntzeko egin daitekeen ekarpenetako bat da. Azken finean, euskarak erreferentzialtasuna behar du, bitarteko eta planteamendu desberdinekin. Kuxkuxeroak egitasmoak bitarteko eta planteamendu horietako bat izan nahi du.

Ekimena Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du.

Info: http://kuxkuxeroak.eus/

 

miren arrieta

 


Oarsoaldea