EUSKAL EUROHIRIAREN 2016-2017KO MUGAZ GAINDIKO ESKOLA-TRUKAKETAK ANIMATZEKO ETA ANTOLATZEKO LANA

La Agencia transfronteriza pone en marcha una licitación pública para seleccionar la/s empresa/s competentes para animar y organizar los intercambios escolares transfronterizos sobre el medio ambiente de la Eurociudad Vasca 2016-2017.

Duela hamaika urtetik hona, Mugaz Gaindiko Agentzia proiektu hori gauzatzen ari da helburu hauek lortze aldera: gazteak Euskal Eurohiriaren eraikuntzan integratzea, ingurumenari buruzko erronken gainean sentsibilizatzea, kultura alorreko trukaketak bultzatzea, elkarlana indartzea eta informazioaren teknologia berriak erabiltzea, hori guztia baliagarri izango baita Eurohiriko gazteen arteko harremanak sendotzeko eta baita ere lurraldeko kultura eta hizkuntzari lotutako aberastasunaren kontzientzia har dezaten, betiere Eurohiriko hiru hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko aukera emanez. Bidasoa ibaiaren bi aldeetako bigarren mailako hezkuntzako 300 ikasle inguruk parte hartzen dute urtero trukaketa programa horretan.

                                               eurociudad lici

Azken hiru edizioetan, Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko lana proposatu da, Euskal Eurohiriaren Bilbe Berdea eta Urdina –REDVERT- proiektua oinarri hartuta.

Hautagaiek esperientzia eta gaitasun sendoa izan behar dute ingurumen hezkuntzaren alorrean. Euskal Eurohiriko hiru hizkuntzak menderatu behar dituzte nahitaez: euskara, frantsesa eta gaztelania.

Eskaintzak Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentzian aurkeztu behar dira, eta aurkezteko azken eguna azaroaren 14a izango da (arratsaldeko 14:30ean).

Opens internal link in current windowIkus baldintza agiriak

 


Oarsoaldea